San Joan pilota txapelketako partidak asteburuan
URRETXU // Asteburuan San Joan pilota txapelketako final laurdenetako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bai larunbateko jaialdia eta bai igandekoa 11:00etan izango dira. Goierri pilota eskolan aritutako hiru pilotarik jokatuko dute: promesa mailako Leundak larunbatean eta kadete mailako Ibarluzeak eta promesa mailako Izagirrek igandean.













