Aitz Zorrotzek amua bota du

Aitz-Zorrotz Elkartearen gaztetxoentzat heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa jokatuko da igandean, Igartzako zubian

Igande honetan, Beasaingo jaien egitarauaren barruan, Aitz-Zorrotz Elkarteak antolatzen duen Eskualdeko gaztetxoentzat heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa jokatuko da Igartzako zubian. Bi kategoritan parte ahal izango da, 11 urte arte eta 11-14 urte bitartean. Izen-ematea 8:30etan izango da. Maila bakoitzeko sariez gain garaikur berezia izango da pieza handiena arrantzatzen duenarentzat. Eguerdia aldera izango da sari banaketa eta hamaiketako bikaina egingo dute parte hartu duten arrantzale guztiek. Antolakuntzatik parte hartzera animatu dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa