Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mariren bila, festari ekiteko

Beasain
GizarteaJaiak

Beasaindarrak Mari noiz helduko zain daude, hiru urteko itxaronaldia luze egin baita. Dantza egiteko zozketa egin behar izan dute. Pregoilariak La Salleko ikasleak izango dira

Mariren Jaitsierarako entseguetako une bat. // Argazkia: Naiara Azurmendi / Aurtzaka
2022/05/26
K. g. Z. / L. G.

Beasaindarrak gora begira daude, Murumendi aldera, ea urrunean Mari jaisten ikusten duten. Luze iritzian daude, hiru urteko itxaronaldia luze egin baita.

Ansioso egunik bada, gaurkoa da. Txosnagunean ezin izan dute gehiago itxaron eta gaur ekingo diote festari: 18:00etan zabalduko dute barra eta 23:00etan lehen notak entzungo dira. Añube taldeak kontzertua eskainiko du.

Mari ez da ikusleen artean izango, ziur. Bihar jaitsiko da Murumenditik Loinazko San Martin plazara, dagokion orduan, 22:30ean. Berarekin sekula baino sorgin gehiago ekarriko ditu: 130 gazte elkartu dira entseguetan. Horietatik 80, 2005. urtekoak. Beraiei dagokie aurten oholtzara igotzea. Halere, segurtasunagatik, 40 lagunera mugatu zuten edukiera, erdiak gizonezkoak eta erdiak, emakumezkoak. Ondorioz, zozketa egin behar izan dute. Entseguetara agertu zirenen artean zapi bereizgarriak banatu zituzten, eta soilik horiek igo ahalko dute oholtzara.

Ezustekoa «polita» hartu zuten Aurtzakoki kideek. «Aurreko urteetan entseguetara oso jende gutxi agertzen zen: dantza munduko jendea eta neskak. Mariren Jaitsierarik aurreko urteetan ez denez, gazte asko dantza egiteko aukerarik gabe gelditu ziren. Orain guztiak pilatu dira», azaldu du Naiara Azurmendi arduradunetako batek. Jaien hasiera ofiziala, baina, 18:00etan izango da. La Salleko ikasleei dagokie progoia irakurtzeko eta danbatekoaren ardura.

Danborrada, itxuraldatuta

Txosnagunea prestatzen, atzo // K.Garralda

Danborradaren antolatzaileek eta Beasaingo Udalak etenaldia baliatu dute ekitaldia birmoldatu eta beziberritzeko. Haurren danborrada arratsaldera mugitu dute eta helduenarekin bat egingo du: San Martin plazan elkartuko dira etzi, batzuk amaitzeko eta besteak, hasteko. Hiru pieza elkarrekin joko dituzte. Tartean, Pello Irizar musikaria omenduko dute. Gainera, zuzeneko musika eta ibilbide berria izango dituzte. Nafarroa Etorbidea, Kale Nagusia, Jose Migel Iturriotz, Oriamendi eta San Inazio kaleak zeharkatuko dituzte.

Erraldoiak eta buruhandiak inoiz baino gehiago eta apainago irtengo dira. Festarik ez dela izan baliatuta konpondu egin dituzte. Gainera, ez dute korrikarik egingo. Oinez ibiliko dira eta, jo beharrean, goxokiak banatuko dituzte.

Musika eskaintza luzea eta zabala da. Txosnagunean kontzertu sorta antolatu dute, eta egitarau ofizialean aurreko urteetan baino gehiago daude aurreikusita. Esaterako, igandean lau kontzertu izango dira. Kuadrilla egunean ere Bideluzekoaz gain Erauskin plazan beste kontzertu bat izango da.

Ehun urteko bilduma

Beasain Jaietan urtekariaren lehen alea argitaratu zela ehun urte beteko dira etzi. Lehen zenbaki hark zortzi orrialde zituen, denak zuri-beltzean, eta hamar pezeta balio zituen. Larunbatean 67. zenbakia aterako dute, 200 orritik gorakoa. Urtean zehar jazotakoaz gain, elkarrizketak, erreportajeak, bertso-sortak… izango ditu. Pandemiaren erruz festarik izan ez zenez, azken bi urteetan ez da alerik argitaratu.

 
Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa
 
Beasainen aplikatuko Emakundek ondu duen Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko gida lehen aldiz. Erasoak ekiditeko gomendioak jasotzen ditu eta, hauek kale eginez gero, zer egin behar den. Zaldizurretan puntu morea egongo da. Whatsapp zerbitzua ere eskainiko dute, 688768608 zenbakian.
 
Itaiak ere prestatu du erasoen aurrean nola jokatu zehazten duen barne protokoloa. Erasotuak, zeharka edo zuzenean, txosnagunera jo beharko du. Maila nazionaleko Itaiak sortu du eta loinatzetarako egokitu dute Beasaingo Indarkeria Matxistaren Aurkako Asanbladak eta Txosna Batzordeak.
Erlazionatutako edukiaBeasaingo Loinatz Jaiak: Egitaraua

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut