Gure Eskuren Pirinioetako ekimena aurkeztuko da 30ean
POLITIKA // Uztailaren 2rako Gure Esku taldeak antolatu duen Pirinioetako bidea / Via Pirenaica ekimenaren berri emateko aurkezpen ekitaldia egingo du Legazpiko Solkie-Gure Esku taldeak datorren astelehenean, hilak 30, 19:00etan, Kultur Etxean. Pirinioetako bideari buruzko informazio zehatza https://gureesku.eus webgunean dago, baina asteleheneko saioan, Legazpiri eta Goierri osoari dagozkion mendiak eta argibideak emango dituzte.












