Herrimatuz bertso txapelketako finala, ekainaren 10ean
GOIERRI // Herrimatuz Goierriko taldekako bertso txapelketako finala ekainaren 10ean izango da, Beasaingo Arranon, 22:30ean. Hiru kanporaketa jokatu dira. Lehenengoa, Legorretan jokatutakoa, Yeaah taldeak irabazi zuen; bigarrenean, Seguran, Bertso Olariak izan zen irabazle; eta hirugarrenean, aurreko ostiralean Ordizian, Potto eta Pottokumeak taldea izan zen irabazle.













