Kantauri Itsasoko irudiak, ur azpitik
Veronica Mateos ormaiztegiarrak Ur azpiko animaliak argazki erakusketa ireki du Gizarte Etxean. Kantauri Itsasoan ateratako irudiak jarri ditu ikusgai. Animalia bitxiak eta koloretsuak ikus daitezke: itsas izarrak, olagarroak, itsas zaldiak, koralak, bareak…Uztailaren 24ra arte egongo da ikusgai. Larunbatean bisita gidatua egongo da, 12:00etan Mateosek berak gidatuta.












