"Ezerk ez du justifikatzen"
Emakundek Loinatz Jaietako sexu erasoa "gogor" gaitzetsi du
Emakundek Loinatz Jaietako sexu erasoa “gogor” gaitzetsi du, sare sozialen bidez. Emakumeen aurkako indarkeriak ezerk ez duela justifikatzen gogorarazi dute.
Beasaingo Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute. Erauskin plazan izango da, 19:00etan. Biktimari eta hurbilekoei “babes osoa” adierazi diote, bide batez.












