Feminismoa, hil ala biziko kontua
Beasaingo EH Bilduk jendarte parekidea luzegabe erdietsi behar dela esan du. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko botere harremanak gainditu egin behar direla gaineratu du
Beasaingo EH Bilduk jendarte parekidea eraikitzeko eta emakumeen eta gizonen arteko botere harremanak gainditzeko beharra “hil ala bizikoa” dela esan du, Loinatz Jaietan salatutako sexu erasoaren harira. Emakumeari “babes osoa” adierazi diote eta jazotakoa “irmoki” salatu dute.
Indarkeria matxista kasuek, herriko neska eta emakume guztiengan dutela eragina aipatu dute. “Beraz, autodefentsa eta politika publiko feministak haien eskuetan jartzeko konpromisoa hartzen dugu”. “Antolaketa eta eraldaketa feminista da bidea”, aldarrikatu dute.
Beasaingo EH Bilduk asanblada feministak antolatutako elkarretaratzean parte hartuko du. Herritarrei ere protestara batzeko deia egin diete.
BESTE ERASO SEXISTA BAT!
— EH Bildu Beasain (@beasain_bildu) June 6, 2022
Zoritxarrez, berri txar batekin amaitu ditugu Beasain Loinatz jaiak. Festen hasieran kale seguru eta libreak aldarrikatzen genituen, Beasaindarrak eta bertara gerturatu behar zinetekoei gogoraraziz ez genuela eraso bat bera ere onartuko. pic.twitter.com/40l1nhXNpz












