Foru Aldundiarentzat "onartezina" da atzoko erasoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasaingo Asanblada Feministaren deialdiarekin bat egin du
Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Loinatz Jaietan salatutako sexu erasoak emakumeen oinarrizko eskubidea urratu ditu. Ekintza “erabat onartezina” dela esan du eta gizartean lekurik ez dutela, gaineratu. Erasoa “irmoki” salatu eta arbuiatu du eta sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei “elkartasun osoa eta babesa” eskaini dizkio, aldi berean.
Gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jarri du foru erakundeak azpimarra. Emakume guztiek dutela jaiez, aisialdiaz eta gizarte harremanez “askatasun osoz” gozatzeko eskubidea esan du eta, horregatik, indarkeria sexistarik gabeko kale, auzo, udalerri eta hiriak dituztela helburu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasaingo Asanblada Feministak deitutako deialdiarekin bat egin du. Miren Elgarresta Berdintasunerako foru zuzendaria bertan izango da. Elkarretaratzea Erauskin plazan izango da, 19:00etan.












