Itaiak Bideluze plaza bete du erantzun gisa
Itaiak elkarretaratze jendetsua egin zuen atzo arratsaldean, Bideluze plazan. Adin ezberdinetako jendea bildu zen, asko inguruko herrietatik etorrita.
Horrelako gertakariek lekurik izango ez duten gizarte bat aldarrikatu zuten, eta ez dela kasu isolatu bat salatu zuten. “Norma kultural bilakatzen da emakumeok zapalkuntza forma askotarikoak pairatzea. Are gehiago, festa giroan eta alkoholaren aitzakiapean eraso hauek normalizatu egiten dira”, hausnartu zuten. “Beharrezkoa dugu emakume langileon kontrako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta egoera horietatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea”. Indarkeria matxistari aurre egin oihu eta txalo artean amaitu zen elkarretaratzea.












