Loinatzetan denak ez du balio
Beasaingo Udalbatzak indarkeria matxistak tokrik ez duela berretsi du
Beasaingo Udalbatza osatzen duten hiru alderdiek denak ez duela balio ozen esan dute. “Eraso honek gogorarazten du emakumeenganako indarkeriaren arazoaren aurrean ez dela inolako tolerantziarik ametitu behar”, esan dute. Horregatik, Beasainen indarkeria matxistak eta sexu bortizkeriak ez dutela lekurik zehaztu dute.
Loinatzen atarian hiru alderdiek egindako adierazpena berretsi dute. “Askatasunean, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jai eredua” eskatu zituzten orduan eta gaur. “Sexu-erasoak pertsonen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Horregatik onartezina da erasotzaile batzuk, jaia inpunitate gune bilakatu nahi izatea, esparru hauetan erasoan jarraitzeko”. “Beasainen emakumeak aske sentitzen diren jaiak nahi ditugu eta ez dira onartzen ezta onartuko ere inolako eraso sexistarik”.
Atzo eguerdian ere kaleratu zuten antzeko beste adierazpen bateratu bat, oraindik jazotakoa Ertzaintzaren aurrean salatu gabe zegoenean.
Beasaingo Udalak asanblada feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin du. Herritarrei hurbiltzeko deia egin diete. “Gertakari anker horiei aurre egiteko gizarte osoak konpromiso aktiboa har dezan” ere eskatu dute.












