San Adriana autobusean joateko izena eman behar da
San Adriana erromesaldia egingo da igandean. Irteera plazatik izango da, 7:30ean. Aurten ez da mezarik izango.
Igandean, ekainaren 12an, San Adriana erromesaldia egingo da. Irteera plazatik izango da, 7:30ean. Autobusean joateko izena eman behar da aurrez 663626196 telefono zenbakian edo liburutegian. 14 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ibilaldia 7:45ean hasiko da Otzaurteko bentatik.
San Adrianen topaketa 9:30ean izango da. Anisa banatuko dute eta aurten ez da mezarik izango. Ondoren, eguerdian egingo dituzte ekitaldi instituzionalak. Zegaman, 12:00etan egingo dute alkate-makil trukaketa, eta herriak eskainitako mokadutxoa izango da. 13:00etan, Seguran egingo dute alkate-makil trukaketa eta herriak eskainitako mokadua. 14:00etan Idiazabala iritsiko dira, Birigarro txistulari taldeak lagunduta. Arratsaldean, 17:00etan, pilota txapelketa izango da Igarondo pilotalekuan.












