San Joan bezperako entseguak hasi dituzte Sugorrikoek
ORDIZIA // San Joan bezperako suaren entseguak aste honetan hasi dituzte, Su Gorri-k antolatuta. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete oraindik, @sugorri instagram perfilean sartuta. Ondorengo egunetan eta orduetan izango dira entseguak: gaur, ekainaren 14an, 16an eta 21ean 19:00etan eta ekainaren 22an 18:00etan. Arana auzoan elkartuko dira.













