Kulturarteko IV. Gastroazoka eta bertako artisauen VI. Azoka egin dute Ormaiztegin
Kulturartekotasunari bultzada eman diote Ormaiztegin Kulturarteko IV. Gastroazoka eta bertako artisauen VI. Azokarekin.
Ormaiztegin kulturartekotasunari bultzada eman diete gaurkoan. Kulturarteko IV. Gastroazoka eta bertako artisauen VI. Azoka egin dute, herrialde desberdinetako ohiturak barnebiltzen dituzten produktuak eta bertako produktuak salduz. Portugal, Ecuador, Senegal, Maroko… eta beste hainbat herrialdetako produktuak izan dira nagusi azokan, Euskal Herriko zenbaitekin batera. Goizeko 11:30ak aldera prest zeuden guztiak azokaren irekierarako eta behin honi hasiera emanda, bertan izan dira eguerdiko 15:00ak ingurura arte. Bertako saltzaileek elkarren arteko harremanak indartu eta haien kultura zabaltzeko modu gisa hartu dute azoka hau eta “arrakastatsutzat” jo dute, izan ere, 14:00ak alderako zenbait mahai huts ikus zitezkeen, baita kulturarteko giro bikaina ere.













