Herri batzarra gaur, kale neurketaren datuak aztertzeko
EUSKARA // Kale neurketaren datuen haritik, Urretxuko eta Zumarragako Euskaraldiko talde motorrak herri batzarra deitu du gaurko. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira, 18:30ean. Bilerak ordu beteko iraupena izango du, gehienez. Helburua euskararen kale erabileran eragitea da. Bi herrietako euskaltzale guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.













