Ibarluzeak San Joan txapelketako finala jokatuko du
KIROLAK // Larunbatean San Joan txapelketako lehen finalerdiak jokatu ziren. Kadete mailan, Oier Ibarluzea urretxuarrak 22 eta 2 irabazi zion Santestebani. Beste bi mailetako finaletan ere goierritarrek parte hartuko dute. Izan ere, promesa mailan Irribarria aramarrak 22 eta 9 irabazi zion Perurenari eta senior mailan Matak eta Elizegi zaldibiarrak 22 eta 11 irabazi zieten Elola eta Irazustabarrenari.













