Sustraiak taldeko dantzari txikien jaialdia, ostiralean
DANTZA // Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute ostiralean, hilak 17. Dantza saioa Laubide auzoko kale nagusian egingo dute. Ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza erakutsiko dute, ikasitako dantza desberdinak plazaratuz. Azkenaldian publikoaren aurrean dantza egiteko aukera askorik ez dute izan. Duela bi aste, Legazpiko Dantzari Txiki Egunean parte hartu zuten.













