Kurtso bukaerako kirol festa ospatuko dute bihar
ZEGAMA // Kurtso bukaerako kirol festa ospatuko da bihar. 10:00etan LHko haurrentzako kirol ekintzak egingo dira, eta HHkoentzat herri jolasak; 11:30ean puzgarriak, zezen mekanikoak eta aurpegia margotzeko tailerra; 14:00etan Ostatun bazkaria; 16:00etan, berriz, Nemux DJak girotuko du festa. 18:00etan amaituko da jaia buruhandiekin eta txokolate batidoarekin.












