Urmaiz abesbatzak kontzertua egingo du gaur 25. Aita Donostia aste musikalaren barruan

Donostiako Kaputxinotarren elizan izango da emanaldia, 20:00etan.

Urmaiz abesbatza Gasteizko Santa Klara elizan, martxoan.

Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak kontzertua emango du gaur Donostian, 25. Aita Donostia Aste Musikalaren barruan. Kaputxinotarren elizan izango da, 20:00etan. Karl Jenkins konpositore galestarraren ‘The armed man-Misa por la paz’ meza eskainiko dute. Talde instrumentalaz eta Urmaiz abesbatzaz gain, Aita Donostia abesbatzak, Kantaka abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak parte hartuko dute, Javier Alberdik zuzenduta.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa