Dantzari txikien topaketa
Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatu zuten. Zazpi taldek parte hartu zuten: Aurtzaka (Beasain), Andra Mari (Galdakao), Korosti (Legazpi), Etorkizuna (Altsasu), Irrintzi (Urretxu-Zumarraga), Danzas de Logroño (Logroño) eta Lurra (Urretxu). Goizean, Pagoetatik Gernikako Arbola plazara kalejira egin zuten. Arratsaldean, berriz, dantza saioa Gernikako Arbolan.













