Lapkeko pilotarien garaipenak
Larunbatean San Joan pilota txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Kadete mailako finala Oier Ibarluzea (Lapke klubekoa) urretxuarrak irabazi zuen eta promesa mailakoa Ekhi Irribarria (Lapke) aramarrak. Elizegi (Tartaloetxe) zaldibiarrak ezin izan zuen senior mailako finala irabazi. Asteburu borobila izan da Lapkeko pilotarientzat, igandean Berria txapelketa irabazi baitzuten.













