Bihar parke bio osasungarria inauguratuko dute
URRETXU // Urretxuko +65 foroak gimnasia egokitu saioak antolatu ditu. Azken saioa bihar izango da. Parte hartzaileak udalak bidegorrian (Aparizio auzoaren parean) egokitu duen parke bio osasungarrira joango dira. 10:00etan abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Parkea inauguratuko dute eta ondoren saio praktikoa egingo dute. Herrigunera itzultzen direnean, luncha egingo dute.













