Garraio txartela %50 merkatzeko eskatuko dute EH Bilduren Goierriko udalek
EH Bilduk gobernatzen dituen udalek Gipuzkoako garraio tarifak %50 jaisteko eskatuko diote herrialdeko Garraio Agintaritzari, koalizioak atzo ohar batean jakinarazi zuenez. Batzar Nagusietan duela aste batzuk eskatutakoaren ondotik, Espainiako Gobernuak tarifak %30 eta 50 bitartean jaistea proposatu du.
Trantsizio ekologikoa «behar bezala» egiteko, garraio publikoaren zerbitzuak hobetzea eta merkatzea «gakoa» dela ziurtatu du EH Bilduk, erabiltzaile kopurua handitu dadin.
Gipuzkoako Garraio Agintaritzak gaur du batzarra. Eskariarekin bat egiteko eskatu diote aldundiari eta jaurlaritzari ere.













