Irati Elorrietaren eleberri bat aukeratu dute Zaldibian
ZALDIBIA // Udako irakurgaia zehaztu du Zaldibiako Irakurle Taldeak. Irati Elorrietak (Bilbo, 1979) idatzitako Neguko argiak (Pamiela, 2018) eleberria irakurriko dute. 2019ko Euskadi Literatura Saria merezi izan zion bigarren lan horrek. Irailaren 15ean egingo dute solasaldia.












