Asfaltatze lanak egingo dituzte hurrengo egunetan
ORDIZIA // Asfaltatze lanak hasi dituzte Ordiziako hainbat eremutan; Tximista inguruan, Gudarien Etorbidean, Filipinetan eta San Joango biribilgunean, besteak beste. 25.000 euro bideratuko ditu udalak, eta ORSA enpresak egingo ditu lanak. Bestalde, irailean, asfaltatze lan «sakonagoak» egingo dituztela aurreratu dute. Oianguren kalean, Goierri eta Joseba Rezola pasealekuan, eta San Bartolome inguruan, besteak beste. 155.000 euro bideratuko dituzte.













