Zatikak Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi du
URRETXU // Zatika-Goierri txirrindulari taldeak haur mailako Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi zuen igandean Zumaian. Taldea Auritz Ormazabal, Aimar Ugarteburu, Unai Taboada, Martin Agirre eta Aner Irizar txirrindulariek osatzen dute. Zatika-Goierri taldeko txirrindulariak denboraldi bikaina osatzen ari dira eta hainbat garaipen lortu dituzte azken hilabeteetan.













