N-1 errepidea erabat itxi egingo dute larunbatean, Ordizian
GIZARTEA // Bidegi foru agentziak AT Sistemako lau arku berrietatik lehena jarriko du N-I errepidean, Ordizian, eta errepidea itxi egingo dute, bi noranzkoetan, bihar, larunbata, 22:00etatik igande goizeko 05:00etara. Mozketak 1,6 kilometroko zatiari eragingo dio, Ordizia hegoaldeko 420 lotunetik Ordizia iparraldeko 422 lotunera. Alternatiba gisa, bi noranzkoetako ibilgailu arinak GI-2133 errepidetik eta Ordiziako erdigunetik desbideratuko dira, N-I errepidera berriro itzultzeko. Kamioiak mozketa gunera hurbiltzen badira, Mallutzeko industrialdean eta Ordiziako N-I errepidera sartzeko adarretan geratu beharko dute errepidea berriro zabaldu arte, horregatik, gomendatzen zaie, bestelako alternatibak bilatzea.













