San Adriango indusketak ikusteko irteera, hilaren 16an
ZEGAMA // San Adrian igarobideko indusketak zuzenean ikusteko aukera izango da hilaren 16an, Aldaolatik abiatuta. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek emango dituzte gune arkeologikoan azalpenak. Prezioa pertsonako 6 eurokoa da. Aurrez izena eman behar da, anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidean edo 943 80 21 87 edo 688 8623 609 telefono zenbakietan.













