Igeriketako jardunaldi irekiak antolatu dituzte gaurtik aurrera
Gaur, asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte, ordutegi eta kategoria ezberdinetan. Majorin eta Joxemiel Barandiaran kirolguneetan izango dira.
Argazkia: Ordizia K.E.-ko Igeriketa. Ordizia-Lazkao Igeriketa Elkartea dagoeneko datorren denboraldia prestatzen ari da, eta, horren harira, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu aste honetarako. Helburua da irailetik aurrera taldean aritu nahi duten haur eta gazteek entrenamenduak aurrez probatzeko aukera izatea.
Gaur, asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte saio irekiak, Majori kiroldegian zein Joxemiel Barandiaran kirolgunean, kategoria ezberdinetan banatuta: Alebinek eta 2014ean edo lehenago jaiotakoek 11:00etatik 13:00etara parte hartu ahal izango dute, eta txikienen artean, 2014 ondoren jaiotakoek, berriz, 13:00etatik 14:00etara izango dute hitzordua.
Antolatzaileek interesdun guztiak parte hartzera eta igeriketa taldea ezagutzera gonbidatu dituzte.













