Goñiko Teodosioren ipuinarekin ondu dute Ataungo gau ibilaldia
Agauntzaren urak San Gregoriotik San Martinerantz nola, halaxe joan da mitologiaren emaria Ataundik Euskal Herri zabalera. Larunbat gauean IX. Gau Ibilaldi Mitologikoan 1.200 bisitari inguruk ezagutu zituzten Jentilbaratza kultur elkartekoek prestatutako istorio, pertsonaia mitologiko eta paraje magikoak.
Azken bi urteetan egin ezin duten lan eskerga hartuta, 20:00etarako prest zeukaten 150 bat boluntariok eta laguntzailek guztia. Mokadutxo bat jan Barandiaran Museoan, eta lehen multzoa herribide zaharrean behera abiatu zen —ordu erdi bat geroago bigarrena—. Argitatik ilunetarako bidaian, «gaua gauezkoentzat dela konturatzeko aukera» izan zuten, antolatzaileek esan duten legez.
Aralar eta herensugea
Goñiko Teodosioren kondaira zaharra antzeztu dute aurten, hari gisara, herribideko txoko ederrak baliatuz. Lamiak, Marimunduko eta sorgin taldea, Torto, jentilak, apaiza eta herritarrak ere azaldu zitzaizkien.
Bisitariak eta herritarrak eskertu ditu Jentilbaratzak.












