Santa Anastasia jaiak antolatzeko bilera egingo dute gaur
URRETXU // Santa Anastasia jaiak antolatzeko bigarren bilera gaur izango da, 18:00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Parte hartzaileek pregoilaria aukeratuko dute, Euskal Jai egunari eta karroza desfileari buruz hitz egingo dute eta Santa Anastasia jaietako esku egitarauaren azala aukeratuko dute. Urretxuko Udalak herritar guztiak gaurko bileran parte hartzera animatu ditu.













