Marco Pandolfi Blus Band izango da Buztuntzan gaur arratsaldean
Bluestuntza izeneko ekitaldia izango da gaur, Ordiziarrock ekintzak taldeak antolatuta. Hitz joko bat da Bluestuntza, blues musika eta Buztuntza auzoa uztartzen dituena. Hain zuzen ere, musika estilo asko daudelako eta Ordizia, auzoek ere osatzen dutelako.
Gaur arratsaldean beraz, Blues musika entzungai izango da, Marco Pandolfi Blus Band taldearen eskutik, Otatza plazan, 19:00etan hasita. Zuzeneko interesgarria eskainiko dute eta gainera, kontzertu jasangarria izango da, izan ere, Ekirock-ek emango dio beharrezko energia.
Hurrengo ekitaldiak
Ez dira ez geldi egotekoak Ordiziarrockekoak eta gaurkoaz aparte hurrengo asteetan Ordiziako festetako Txosnagunean izango dira, baina gainera, bi primizia garrantzitsu eman dituzte.
Irailean, AfterSun jaia izango da, energia berriztagarriak erabiliz egiten duten egun osoko jaialdia. Adi, aurki jakinaraziko dutelako kartela.
Eta urriaren 20, 21, eta 22rako Ordiziarock jaialdiaren edizio berri bat prestatzen ari dira. Momentuz kartela zein taldek osatuko duen ez dute aurreratu.












