Mariatxiek joko dute gaur arratsaldean Lazkaon
LAZKAO // Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak Lazkaon kontzertua egingo du, gaur. Orobione jubilatu etxearen aurreko plazan ariko dira, 19:00etan hasita. Udalak maiatzetik uztailera antolatutako udako agendako azkeneko ekitaldia izango da mariatxiena.












