Arantzamendiko topaketa egingo da astelehenean
IDIAZABAL-ATAUN // Idiazabalgo eta Ataungo udalek bi herrietako herritarren arteko juntadizoa antolatu dute. Hala, Arantzamendiko topaketa egingo da astelehenean, uztailaren 25ean. 11:00etan ataundarrak eta idiazabaldarrak dantzalekun elkartuko dira, eta ondoren, 11:15ean, hamaiketakoa eta erromeria izango dute bertaratzen direnek.













