Majoriko igerileku estalia itxi egingo dute bi astez
ORDIZIA // Uztailaren 25a eta abuztuaren 7aren artean Majori kiroldegiko igerilekuetako ohiko geldialdi teknikoa gauzatuko dute, eta horren ondorioz, itxita egongo da. Bi aste horietan kanpoko igerilekuaren ordutegia 10:00etatik 20:45era izango da. Egun horietan Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango dela jakinarazi dute Majori kiroldegiko arduradunek.













