Gaur zehaztuko dute errugbi denboraldi berriko egutegia
ORDIZIA // Espainiako Errugbi Federazioak gaur egingo du 2022/23 denboraldiko ligako eta errege kopako egutegiak zehazteko zozketa. Ekitaldia 12:00etan izango da, Madrilen. Goierriri dagokionean, Ohorezko Mailan Ampo Ordizia, eta M23 mailan Moyua Goierri ariko dira. Ligako denboraldia urriaren 1 eta 2ko asteburuan hasiko da, maila guztietan.













