Hatortxura doazen goierritarrak bildu daitezela argazkirako
GOIERRI // Hatortxu Rock jaialdira doazen goierritarrek taldeko argazkia aterako dute. Bi aukera dituzte: bihar, 22:30ean eta etzi, 19:00etan. Bi argazkiak Elkartasuna eszenatokiaren parean aterako dituzte. 30 emanaldi baino gehiago izango dira Atarrabian (Nafarroa). Ez da goierritarrik igoko oholtzara.













