Igartza Futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak martxan
Beasaingo Igartza Futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak gaur hasi dira eta bost asteko epean izango dira amaituta. Belarra aldatzeaz gain beste hainbat hobekuntza nabarmen ere izango dira, segurtasuna eta erabilgarritasuna handitze aldera.
Igartza Futbol Zelaian hasi dira makinak lanean. Belar artifiziala aldatzeko eskaria onartua izan zen Gobernu Batzordearen eskutik eta iada egikaritze prozesuan dago proiektua. Obras y Pavimentos especiales S.A. enpresa ari da lan hauek egiten, Gobernu Batzordearen beraren esleipenez. Guztira 499.717,52 euroko lana izango da eta belar artifiziala aldatzeaz gain beste zenbait hobekuntza kualitatibo egingo dituzte, segurtasuna indartzetik hasi eta erosotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeraino.
Duela 20 urte estreinatu zen Igartza Futbol Zelaia, 2002.urtean, eta geroztik, ez da aldaketa nabarmenik egin, beraz, oraingoan izango da Igartza Futbol Zelaiaren txanda. Aurrez esan bezala, belarraren aldaketa izango da nabarmenena, baina horrez gain, beste hainbat lan ere egitekoak dira, tartean zelaiaren azaleraren handitzea. Segurtasuna bermatzeko asmoz, harmailetako baranda aldatuko dute, sareak indartzearekin eta sarrerako hesia aldatzearekin batera. Ureztatze sistema eta drenajea ere aldatuko dituzte eta argi-dorreak mugituko dira.
Aldaketa presazkotzat eman dute Gobernu Batzordeak eta zelaiaren erabiltzaileek, hau da, Goierri Gorrik, Beasain K.E-k eta Caribeños softbol taldeak, eta berriro ere, irailean gozatu ahal izango dute beasaindarrek futbolaz, Igartza Futbol Zelai berrian.