“Arranopola” bakarrizketa Maizpiden Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik
Jose Kruz Gurrutxagaren “Arranopola” bakarrizketa izango dute asteazkenean Maizpideko udako egitarauaren baitan.
Jose Kruz Gurrutxaga 2015eko urtarrilaren 27an. Maizpidek, beste urte batez udako kultur egitaraua prestatu du aurten ere, zenbait ekintza eta ikuskizunez beteriko eskainzarekin. Joan den ostiralean, abuztuaren 5ean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea izan zuten arratsaldea alaituz, herrian barrena euskal musikaren eta kulturaren bozgorailu lanetan.
Oraingoan, berriz, bakarrizketa bat izango dute Lazkaoko Maizpideko zineman. Jose Kruz Gurrutxagaen “Arranopola” bakarrizketaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta hausnarketarako zenbait gako eskainiko ditu hizkuntza arloan. “Arranopola” hitzetik abiatuta euskaraz sarritan erabiltzen dugun hiztegian murgilduko da Gurrutxaga eta bertako zenbait hitzen esanahiak aztertuko ditu umorea uztartuz, izan ere, sarritan erabili arren zenbait hitz ez gara gai hauen esanahia azaltzeko.












