San Lorentzo eguna ospatuko dute gabiriarrek asteazkenean
San Lorentzo eguna ospatuko dute gabiriarrek abuztuaren 10ean, festak baino egun gutxi lehenago.
2019ko San Lorentzo eguna Gabirian. Gabiriarrek bertantxe dituzte Andramari Jaiak eta beroketa lanetan dabiltzala iada dirudi. Asteazkenean, abuztuaren 10ean San Lorentzo eguna ospatuko dute. Goizeko 11:00etarako gerturatuko dira herritarrak, meza izango baitute San Lorentzoren kaperan. Ondoren, hamaiketako egiteko tartea hartuko dute, Gabiriako Korta Jatetxean.












