Idiazabalgo hirigintzan aurrera pausoa
Idiazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren espedientea, behin betiko onestsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Atzo Idiazabalgo Udalak sare sozialen bitartez argitara eman zuenaren arabera, atzo bertan onartu zuten Idiazabalgo Hiri Antolamendu Plan Orokorra Gipuzkoako Foru Aldundian. 2004.urtean hasi zen prozesua eta azkenean, atzo, honi amaiera ematea lortu zuten idiazabaldarrek. Onartu berri den dokumentu horrek zenbait aldaketa positibo eskainiko dizkio Idiazabalgo herriari eta hurrengo urteetara begira, Idiazabalgo hirigintzaren gidari papera izango du, garapen egoki baterako.