Larunbatean festan murgilduko dira gabiriarrak
Bueltan dira Gabiriako Andra Mari Jaiak. Bi urteko geldialdiaren ondoren egitarau bikaina osatu dute gabiriarrek.
Gabiriako Andra Mari Jaiak iritsi dira berriro ere, bi urteko geldialdiaren ondoren. Abuztuaren 13an lehertuko da jaia Gabirian eta jai-giro ederrean pasako dituzte ondorengo egunak. abuztuaren 17an Joselu Anaiak taldearekin emango die amaiera jaiei, betiko legez. Egitarauak musika, otorduak, haurrentzako eskaintza, antzerkia, mozorroak eta abar eskainiko dizkiete gabiriarrei. Ondorengoa izango da aurtengo jaietako egitaraua:
Abuztuak 13, larunbata
- 09:00 Txistularien biribilketa baserriz baserri eta etxez etxe
- 17:30 Apar festa
- 17:30 Gazteen pilota partidak
- 19:00 Makila jaitsiera eta pregoia
- 20:00 Bergarako zezenak
- 21:00 Gazte afaria
- 00:00 Joseto eta Alayak elektrotxaranga
Abuztuak 14, igandea
- 13:00 Herri kirolak
- 19:00 Bertso saioa
- Ondoren, pintxopotea
- 23:00 Kontzertuak
- Tirokatuak
- Kontrol Norte
- Maixa ta Malakias
Abuztuak 15, astelehena
- 11:15 Meza
- 12:00 XXVI. Txirrindulari igoera Ormaiztegitik Gabiriara
- 16:30 Puzgarriak
- 17:00 Altxorraren bila
- 18:30 Akabo! kale-antzerkia
- 19:00 Bola eta toka txapelketa (izen-ematea 18:30-19:30)
- 19:30 Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu-poteoa
- 23:00 Kontzertua:
- Laiotz
- 01:00 Mozorro lehiaketa
- Goizaldean, baratzuri zopa jana Erbie elkartean
Abuztuak 16, asteartea
- 11:15 Meza
- Eguerdian, Goruntz Dantza Taldearen emanaldia
- 18:30 Sagardo dastaketa eta txistorra lehiaketa
- 19:00 Bola eta toka txapelketa (Izen-ematea 18:30-19:30)
- Gauean, kontzertuak:
- Kaleko Urdangak
- McOnak
- DJ Garrote
- Goizaldean, baratzuri jana Osinalde elkartean
Abuztuak 17, asteazkena
- 11:15 Meza
- 12:00 Bola, toka txapelketa eta tiragoma txapelketa herritarrentzat (izen-ematea 11:30-12:30)
- 17:30 Txan Magoa
- 20:00 Ardo banaketa eta afaria
- Arratsaldean eta gauean, kontzertua:
- Joselu Anaiak