Zerain berriro festaz jantziko da
Zerainen herriko jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 13tik 17ra bitartean eta gogoz daude herritarrak berriro jai-giroz bustitzeko herria.
Zeraingo Jaiak gainean dituzte zeraindarrek, bi urteko geldialdiaren ostean. Aurten ere, beste behin Andra Mari eta San Roke egunak festa giroan ospatuko dituzte. Abuztuaren 13an hasi eta abuztuaren 17ra arteko egitaraua osatu dute eta ez da girorik faltako, musika eta dantza artean. Abuztuaren 16an egingo den afarirarko izen ematea arratsalde horretan bertan izango da, 18:00etan, herriko plazan. Ondorengoa da egitaraua, egunez egun:
Abuztuak 13, larunbata
- 20:00 Ohiko gibel-jatea. Liztormendi Elkartean
Abuztuak 14, igandea
- 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak plazan
- 11:00 Eliz bueltako eta San Blas bueltako korrika saioa
- 13:00-14:00 Apar festa
- 14:30 Haur-bazkaria
- 18:00 Buruhandiak
- 18:30-19:00 Play Back saioa
- 20:00 GAU ARGI taldearen erromeria eta Mojito festa plazako txosnan
Abuztuak 15, astelehena
- 9:00 Txistulariak etxez etxe
- 11:00 Meza Nagusia
- 12:00 Pilota partidak plazako frontoian
- 12:30 Txakolin dastatzea eta Lumagorri hegoak parrilan erreta eta San Jose hestebeteaken txorixoak jateko aukera
- 16:00 Andra Mari txapelketa
- 18:30 Herri kirolak
- 20:30 Triki-poteoa mozorrotuta BALANTZA taldearekin
Abuztuak 16, asteartea
- 11:30 Meza Nagusia
- 13:00 Herriko artzainek egindako gazten probaketa
- 13:00 Toka txapelketa
- 16:00 San Roke bola txapelketa
- 18:00 Eliz atzekaldean haurrentzako jolasak
- 20:30 Herri afaria eta bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran
- Ondoren, Elustondo anai-arrebak
Abuztuak 17, asteazkena
- 10:00 Herri txukuntzea eta ondoren hamaiketakoa