Jaien hasiera txistu-hotsez
Txistulariak etxez etxe eta baserriz baserri joan dira txistu-hotsez jaien hasiera iragarriz. Arratsaldeko 19:00etan emango diete hasiera ofiziala jaiei makila jaitsiera eta pegoiarekin.
Txistu-hotsak esnatu ditu gaurkoan gabiriako biztanleak, jaien hasiera iragarriz. Goizeko 9etan abiatu dira herriko plazatik haien ibilbideari hasiera emanez. Etxe eta baserrietan geldialdiak eginez, herriko txoko desberdinak alaitzen dituzte, jan-edanean eta dirusariak eskuratuz. Hasiera ofiziala arratsaldeko 19:00etan izango da, Makila jaitsierarekin eta pregoiarekin; orduan lehertuko da jaia Gabirian.
Arratsaldean
17:30etan herriko gazteek pilota partidak jokatuko dituzte, arratsaldeko egitarauari hasiera emateko. Ondoren, jaiei hasiera ofiziala emango diete eta jarraian, Bergarako Zezenak izango dituzte. 21:00etan gazte afaria egingo dute herriko gazteek plazan eta ondoren, gaua alaitze aldera, Joseto eta Alayak elektrotxaranga izango dute herria musikaz janzten.