Makila jaitsi eta lehertu da jaia Gabirian
Lehertu da jaia Gabirian makila jaitsierarekin eta pregoiarekin. Aurtengo pregoilariak Goruntz Dantza Taldearen ordezkariak izan dira.
Arratsaldeko 19:00ak pasata eman diete hasiera Gabiriako 2022ko jaiei. Bi urte luze jairik gabe egon ondoren, iritsi dira txistulariak plazara eta berriro ere jaitsi da makila, jaien hasieraren seinale. Kanpai-hotsez lagunduta iritsi da makila Gabiriako udaletxeko balkoira eta bertan jaso eta horman jarri dute, goiko aldean, jaiak direlako ikur gisa. Ondoren, Goruntz Dantza Taldeko haurrek dantza bat eskaini die herritarrei eta jarraia, pregoia bota dute. Pregoian ere Goruntz Dantza Taldea izan da protagonista. Aurten taldearen 50.urteurrena dela eta urriaren 8rako prestatu duten urteurren jaiaren berri eman dute udaletxeko balkoitik eta gonbidapena luzatu diete herritar guztiei, jaiak ondo pasatzea opaz.
Gauean
21:00etan herriko gazteek afaria egingo dute herriko plazan eta ondoren, Joseto eta Alayak elektrotxarangak alaituko du gaua, 00:00ak aldera.