33 urteko beasaindar bat larri Santorinin jasandako jipoiaren ondorioz
33 urteko beasaindar gazte bat oso larri dago Santorinin, jipoi bat jaso ondoren. Atenasen lau pertsona atxilotu dituzte erasoaren erantzuleak izan daitezkeelakoan.
Grezian zegoen oporretan beasaindar gaztea eta eraso bat jasan zuen talde baten eskutik. Lapurreta egiterakoan erasotu egin zuten eta jasotako kolpeak direla eta Evangelismos ospitaleko ZIUn dago egun, oso larri. Lau izan dira Atenasen atxilotu dituzten ustezko erasotzaileak eta Greziako hedabideetan zabaldu denaren arabera, erasotzaileek 16 eta 19 urte bitartean dituzte.