Sagardoa eta txekorra festen hasiera ofizialean
Pregoiarekin eman diete hasiera ofiziala jaiei Zerainen. Ondoren, sagardoa dastatzeko aukera izan dute zeraindarrek eta ohiko txekor-jana ere egin dute.
Atzo ohiko gibel jatea izan zute zeraindarrek, jaien lehen egunean, eta gaur, berriz, hasiera ofiziala eman diete pregoiarekin, arratsaldeko 20:00etan. Egunean zehar ere izan dituzte zenbait ekintza, hala nola, apar festa, bazkaria, buruhandiak… Behin pregoia botata eta pregoilari baten irrintziarekin batera hasi da kanpai hotsa Zerainen, jaien hasiera iragartzen. Berezitasun bat izan du pregoiak gainera, izan ere, ez dute pregoi elebakarra egin; elebiduna izan da pregoia, euskaraz eta katalanez hitz egin baitute. 22:00etan hasiko da Gau Argi taldearekin erromeria eta horrez gain, Mojito festa ere izango dute gaurko egunari amaiera alaia emateko.