Jaien amaiera Zerainen
San Roke egunarekin emango diete amaiera jaiei zeraindarrek. Bihar herria txukuntzeko tartea hartuko dute.
Zeraingo Andra Mari jaiak amaitzen ari dira iada, azken festa eguna baitute. Goizean goiz meza nagusia izan dute eta ondoren, herriko artzainek egindako gazten probaketa eta toka txapelketa izan dituzte plazan. Arratsaldean, hasi berri da San Roke bola txapelketa eta 18:00etan haurrentzako jolasak izango dituzte eliz atarian. 20:30etan herri guztia elkartuko da herri afarian, bertso artean pasatzeko jaietako azken orduak. Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran izango dira gaurkoan errima eta doinu artean dantzan arituko direnak. Baina hauek ez dira dantzan arituko diren bakarrak, izan ere, Elustondo anai-arrebekin dantzaldia dute ondoren zeraindarrek, jaiei agur bikaina emateko.
Biharko eguna txukuntzeko baliatuko dute, jaien ondoren beti baita zer txukundua. Ondoren, hurrengo urtera arte agur esango diete jaiei, hamaiketakoa eginez.