San Roke eguna potente dator Gabirian
San Roke eguna potente omen dator Gabirian. Jaietako izarra izaten da egun hau, sagardo dastaketa eta kontzertu ezagunak direla eta. Gaurkoan Kaleko Urdangak, McOnak eta DJ Garrote izango dira oholtzan.
Abuztuaren 16a iritsi da eta Andra Mari jaiak bukaera usaina hartzen doaz pixkanaka pixkanaka. Gaurkoan San Roke eguna ospatuko dute Gabirian, egun osoko egitarauarekin. Goizeko 11:15etan elizara gerturatu dira herritarrak, meza nagusira eta ondoren, Goruntz Dantza Taldearen emanaldia izan dute. Goiz lasaia pasa ondoren, arratsalderako herria jendez beteta espero dute, goierriko txoko guztietatik gerturatzen baita jendea Gabiriara parranda gogoz. 18:30etan hasiko da sagardo dastaketa eta txistorra lehiaketa. 19:00etatik aurrera bola eta toka txapelketa izango dute eta gauean Andra Mari jaietan joko duten talde ezagunenak izango dituzte oholtzan, betiko legez. Gaurkoan Kaleko Urdangak, McOnak eta DJ Garrote izango dituzte.
Autobus zerbitzua
Hemen ikus daiteke jaietarako jarritako autobus zerbitzu bereziko ordutegia.