Alex Aranburu ezkiotarra Limousingo Tourrean 2.etapako garaile
Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak Limousingo Tourrean 2.etapa irabazi du eta sailkapenean jaun eta jabe da. Aranburu Tourreko liderra da oraingoz eta bere taldeak ere lasterketa bikaina egin du postu onetan kokatuz taldea.
Limousingo Tourra abuztuaren 16an hasi zen Verneuilen eta bihar, abuztuaren 19an emango diote amaiera lau etapatan egindako ibilbideari, Limogesen. Atzoko etapa bigarrena izan zen eta Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarra gailendu zen, sprinta irabaziz eta sailkapenaren puntan kokatuz. 184,7 kilometro egin ondoren Le Grans Périgueux Champcevinel eta Ribéracen artean, txirrindulariak inor baino lehen zeharkatu du helmugako marra, sprint izugarri baten ondoren. Movistar taldeko txirrindularia da bera eta bere taldekideek ere postu bikainak lortu zituzten, taldea sailkapenean postu onean utziz. Aurten 197 txirrindularik eta 20 taldek hartu dute parte Limousingo Tourrean.













